XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1986ko urriaren 21ean, Donostiako Korporazioak urriaren 23ko osoko bilkuran eztabaidatzekoa zuen Astigarragaren banakuntzarako espedienteko akats formal batzuk kritikatu zituen HBk, eta aurkako botua eman zuen bilkura horretan.

Konklusioak EAJ eta EA alderdiek hausturaren ondoren ere erakutsi zuten jarrera, udal banakuntzaren alde borrokatzekoa, eta gai honi lehentasun osoa ematekoa izan zen beti, eta horregatik helburu horren erdiespenera eramaten zuten tramite eta jestio guztiak eginez.

Beti-beti sinetsi izan zuten Astigarragak bazuela bideragarritasun ekonomikoa, Astigarraga eraiki eta astigarragatar sentitu eta izateko gogoan bermatuz, eta horregatik pentsatzen zuten behin lehentasunezko helburua desanexioa lortuz gero, jadanik udalerri independente bezala eta aurrekontu propio batez zuzkituta, ekin ahal izango ziotela Astigarragak aspaldiko urtetatik arrastatu ohi zuen zerbitzu, ekipamendu, eta abarren gabezia konpontzeari.

HBk, bere aldetik, alderdi ekonomikoan zentratzen zuen bere azterketa, eta nola ez zuen Astigarragaren bideragarritasun ekonomikoan sinesten, bigarren maila batera pasatzen zuten gai hori, eta uste zuen Astigarragan ematen zen ekipamendu-falta konpontzera zuzendutako erantzunak Donostiako Udalaren aldetik lortzeari eman behar zitzaiola lehentasuna.

Behin zentzu honetako erantzunak lortuz gero, plantea zitekeen desanexioaren posibilitatea, baina inoiz ez lehenago, Astigarraga ez zela gauza izango uste bait zuten gisa horretako enpresa bati berak bakarrik ekiteko.

Eusko Alkartasuna Astigarragaren banakuntza prozesuaren aurrean.

EAJren zatiketaren ondotik 1986ko urrian sortutako alderdi honek, Udalaren Aldeko Batzordearen aitzindari izanez eta Udalaren Aldeko printzipio berberak defendituz jarraitu zuen, alderdi zaharrean egin ohi zuen bezalaxe.

Eusko Alkartasunako kideek, SIADECOren ikerketa sozio-ekonomikoan, Astigarragaren antzeko aurrekontu-ezaugarriak zituzten udalerriekiko azterketa konparatiboetan eta astigarragatarrek udalaren banakuntzaren alde azaldu zuten postura argi eta garbian oinarrituz, lehendabizi banakuntza lortzea markatu zuten helburu bezala, geroko batean udalerriaren eraikuntzari ekiteko.